Homer Jay Simpson
Homer Simpson familiaren aita da. Berezi xamarra da; nire ustetan ez dauka parekorik: alferra, potoloa, lotia, berekoia, ergela… Hala ere, bere xelebrekeria dela eta, barre asko egin daiteke berak egindako gauzetaz. Zentral nuklear batean lan egiten du (lotan pasatzen du egun osoan lanean) eta bere nagusia Burns jauna da. Moe tabernan igarotzen du ia egun osoa duff garagardoa edaten bere lagunekin, Carl eta Lenyrekin.

Marge Simpson
Marge Simpson familiaren ama da. Homerren izaeraren guztiz aurkakoa da eta familia guztiari beti bronka botatzen dabil. Dena kritikatzen du, baina familia aurrera eramaten duena da. Bere ilea urdina eta xelebrea da. Dena den, oso atsegina, jatorra, ondoezia…da.

Bart Simpson
Bart Simpson, Homer eta Margen semea da. Oso gaiztoa eta bihurria da; txantxazalea ere da eta beti txantxan dabil bere lagunarekin, Milhouse Vanhooten. Eskolara autobusean joaten da ziztu bizian, Ottok gidatua. Notak txarrak ateratzen ditu eta bere aitak bezala pentsatzen du.Honen ondorioz, beti zigortuta dago.

Lisa Simpson
Lisa Simpson Barten arreba txikia da. Hala ere, bera baino askoz azkarragoa da, notak hobeak ateratzen ditu eta oso jatorra da. Saxofoia jotzen du eta eskolan praktikatzen du musika klasetan. Simpson familiatik azkarrena da eta injustiziaren kontra borrokatzen da.

Maggie Simpson
Maggie Simpson familiatik txikiena da. Txupetea beti ahon darama eta bestela lotan dabil. Ez du asko egiten Simpson seriean, baina Burns jaunari tirokatu zion. Oso maitagarria da eta beti pozik dabil.

Abraham Simpson
Abraham Simpson, edo Abe Simpson lagunentzat, familiatik zaharrena da. Oso kaxkagorra da, denagatik kexatzen da…Ia egun osoan lotan darama eta edozein tokitan eta momentuan lo geratu daiteke. “Castillo del jubilado” bizi da eta bakarrik igandetan ateratzen da Simpson familiarekin eguna pasatzera.

Beraz, honelakoa da Simpson familia:
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/2G3E7O3Ny08" width="425" height="350"/]